Gure bezero nagusiak ostalaritzako profesionalak dira, tabernariak eta jatetxeak, eta astero-astero bisitatzen ditu gure salmenta sareak. Merkatuko aukerarik onenak gerturatu eta negozioaren garapenean laguntzeko egiten dugu lan.
JATETXEAK
– Ardoan adituak gara eta sorta oso zabala dugu, prezio eta mota guztietakoak. Bezeroei eskatzen dituzten erreferentzia berriak lortzen dizkiegu.
– Ardo-kartak prestatzen laguntzen dugu: diseinuaz ere arduratzen gara.
– Bodegen eskutik formazioa eta aholkularitza ematen dugu
– Ardoak ezagutarazteko show-roomak antolatzen ditugu
TABERNAK
– Ardoan adituak gara eta sorta oso zabala dugu, prezio eta mota guztietakoak. Bezeroei eskatzen dituzten erreferentzia berriak lortzen dizkiegu.
– Tabernako euskarri komunikatiboak lantzen laguntzen dugu
– Bodegen eskutik formazioa eta aholkularitza ematen dugu
– Ardoak ezagutarazteko show-roomak antolatzen ditugu
DENDAK
– Ardo, garagardo eta likoreak zerbitzatzen ditugu dendetan. Bestelako produktuak ere eramaten ditugu: Bizkaia esnea, Olibaeza eta Ostatu olioak, Sarasa eta Espinaler kontserbak eta Alzola ura.
Horrez gain, ardozale eta enpresekin ere hartueman handia dugu.
NORBANAKOAK
– Biltegiko ateak irekita ditugu astelehenetik ostiralera honako ordutegi honetan 9:00 – 13:00 eta 14:30 – 18:30. Bertara etor zaitezke eta produktuak han aukeratu.
– Etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen dugu. Eskariak telefonoz (946168321) edo WhatsApp (615786270) bidez egin ditzakezu
– Ardo jaialdiak antolatzen ditugu. Hurrengo ekitaldien berri jasotzeko bidali WhatsApp mezua 615786270 zenbakira.
– Aldiro-aldiroko eskaintza bereziak
ENPRESAK
– Gabonetarako eta oparitarako opari sorta zabala dugu, otarrak, ardo sortak pertsonalizatuak, urdaiazpikoak…
– Bodegetara bezeroekin joateko aukera eskaintzen diegu enpresei
– Lantaldeen motibazio eta kohesiorako ekintza eta ardo-katak antolatzen ditugu.